Adierazpen artistikoen tailerra, otsailean zehar

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Tailerra jarriko du martxan Harituz elkarteak Udalaren ba­besarekin, otsaileko astearteetan, artearen in­gu­­ruan: Adierazpen Artistikoak. Bertan landu eta aztertuko dituzte, margolaritzan eta zinematografian nabarmendu diren zenbait pertsonen biografiak eta lanak; horien aukeraketa, genero ikuspegitik egingo du­te, Udalak aurreratu duenez.

Izena emateko, bi aukera daude: emaila idatzi, edo Berdintasun Sailera jo.

Asteartero izango dira sa­ioak, hilabete osoan zehar: otsailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. Kultur etxean emango dituzte, arratsaldeko 16:00etan hasi, eta 18:00ak arte. Eta irakasle, Beatriz Chivite pintorea izango dute.

Bigarren tailerra, ‘Jakin+’ egitasmoaren barruan
Tailer hau ere, Jakin+ egitasmoaren barruan kokatzen da; Astigarrako Udalak bultzatu duen programa, eztabaida kultural eta sozialerako aukera eta topagunea eskaintzeko asmoz. Adin guztietako herritarrei dago zuzenduta egitasmoa, eta urtarriletik ma­ia­tze­ra bitarte, ekintza des­ber­di­nak jarriko dituzte mar­txan.
Aurrenekoa izan da Gaur­kotasun Gaiak izenekoa, urtarrilean egin dutena, gaurkotasuneko gaiak landu eta eztabaidatzeko. Eta hauxe da bigarrena, Adierazpen Artistikoak aztertzeko egingo dutena.

Izenematea doan, emailez edo Berdintasun Sailean
Tailerrean parte hartzea doan izango da, baina aurrez eman behar da izena. Epea zabalik dago, eta bi aukera daude: berdintasuna@astigarraga.eus emailera idatzi, edo udaletxeko Berdintasun Sailera jo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!