Mozorroen bila, gaurko azokara

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Gaur jarri dute hileroko zita, Atsegindegin, Bigarren Eskuko Azokarekin. Baina oraingoan, berezia izango da: Inauteriei eskainiko diete, oso-osorik.
Beraz, aukera ederra izango dute, mozorroak saldu, erosi edota trukatu nahi dituz­te­nek, eta baita Inauteriekin lotutako beste edozein gauza eskuratu nahi dutenek ere.
Postua jarri nahi zuenak, aurretik eman behar zuen izena; baina gainerakoek ere, aukera izango dute, doan, gordailu-salmenta zerbitzua erabiltzeko: goizeko 09:00etatik 10:30etara utzi beharko dituzte mozorro eta osagarriak, garbi eta egoera onean. Norberak jarriko du prezioa, eta antola­tzaileak arduratuko dira sal­tze­az. Gero, 13:30etan pasa be­harko dute herritarrek, dirua (saldu bada) edo utzitako objektuak jasotzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!