Zazpi partidutatik hiru, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Zazpi partidu jokatuko dituzte Hernani Eskubaloi Taldeko jokalariek; kadete mutilek bat, infantil nesken talde ba­koitzak bana, infantil mutilek ere bat, eta alebinen neska eta mutilen taldeek ere, bana. Horietatik hiru herrian jokatuko dituzte; kadeteek, bihar 12:00etan, eta infantil mutil eta neskek gaur, 10:30etan hasita. Kluba haunditzen eta indartzen ari da, eta asteburu honetan ere, jokalariei jokatzeko aukera eman, eta zaleek gozatu dezatela dute helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!