Refugeless eta Kontrakantxa gaztetxeak antolatuta, hitzaldia, kontzertua eta pintxopotea izango dira ostiralean, Gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, errefuxiatuen egoerari buruz eta boluntarioen lanari buruz arituko dira; dokumental bat ere, proiektatuko dute. Ondoren, 20:30ak aldera, rumba kontzertua eskainiko du Agusek, eta pintxopotea ere, izango da.