Bi hernaniar, Estatuko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Datorren asteburuan, otsailaren 17tik 19ra bitartean jokatuko da Valladoliden, Estatuko Mahai Tenis Txapelketa, eta bi hernaniar sailkatu dira: Aitor Mitxelena, seniorra, eta Xabi Moren, alebina.
Bi jokalariek Donostiako Atletico San Sebastian taldean jokatzen dute. Txapelketarako Espainiako estatuko 48 jokalari onenak sailkatu dira, eta Atleticoko 11 sailkatu dira; hor tartean, bi hernaniarrak.
Sailkatzea bera nahikoa lorpen polita bada ere, ahalik eta emaitza onenak lortzeko asmotan jokatuko dute bi hernaniarrek, datorren asteburuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!