Mundarro-Deusto, Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Bigarren astez jarraian Mundarro Petritegik etxean jokatuko du goiko postuetan dagoen talde baten aurka. Donostiako Deustoren kontra neurtuko dituzte indarrak gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita, etxean bertan, Zarku­men­de­giko futbol zelaian.
Zazpi jardunaldi egin zi­tuen taldeak partidurik galdu gabe, baina pasa den astean Trintxerpek Munda­rroren bo­la­da onarekin amaitu zuen.   Mun­darroko mu­tilen Pre­ferente mailako taldeak berriz ere bide hori berreskuratzea  izan­go du helburu gaurkoan. 
Ez da erraza izango Deus­tok talde ona baitu.  Aurkari zaila da Zarkumendegin ikusi ahal izango dena. Hala ere etxean jokatzen du Astiga­rragako taldeak eta abantaila hori baliatu behar du. 
Deusto laugarren dago kokatuta sailkapen nagusian 31 punturekin. Mundarro Petritegi berriz, 13garren 19 punturekin. Donostiarrek gal­du egin zuten azken jardunaldian Añorga liderraren aurka, baina aurreko sei partiduetatik bost irabazi zituzten eta bat berdindu. Beraz sasoi onean dago Deusto. 

Saskibaloi taldeak etxetik kanpo 
Saskibaloiko taldeek kanpoan jokatuko dute asteburu honetan. Mutilen talde nagusiak gaur du txanda Donostiako Paco Yoldin, 20:00etan Askatuaken aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!