Sutea atzo, Gailur okindegian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 13a, 01:00

Sutea izan zen atzo, arratsaldearen aurreneko orduetan, Latsunbe auzoko denda batean, Gailur okindegian.
Udaltzainek 17:00ak aldera jaso zuten abixua, eta berehala iritsi ziren suhiltzaileak ere, 17:20etan. Hortik ordu erdi exkaxera, sua itzalita zegoen dagoeneko. Izan ere, denda itxita zegoenez, oxigeno gutxi zeukan suak, eta nahiko ahul zegoen, iritsi zirenerako.

Mikroondasa, kausa posiblea
Dendaren jabeak azaldu duenez, mikroondasak hartu zu­en su. Inor ez zegoen dendan, eta beraz, zauriturik ere ez zen egon. Kalte materialak izan ziren bakarrak: mikroondasa bera, altzariak...
Sua nola eta zergatik piztu zen ikertuko dute orain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!