URKO Semperena eta Jaime Romero herritarrak Espainiako Kopako pistako lehen jardunaldian aritu ziren, pasa den asteburuan, Madrilgo Galapagar belodromoan. Jaime Romerok, Gipuzkoako selekzioarekin, bigarren amaitu zuen kadete mailako puntuazio frogan. Sailkapen nagusian seigarren kokatuta dago lehen jardunaldiaren ondoren.
Aldiz, Urko Semperena bigarren izan zen, juniorretan, scracht frogan eta hirugarren orokorrean. Datorren 19an Euskal Herriko txapelketa ospatuko da Donostiako belodromoan. Eta Espainiako Kopan bi froga geratzen dira; bat Tafallan, martxoan, eta azkena Donostian, apirilean.