Haritz Lopezek, 400 euroko saria

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Haritz Lopezek pasa den asteazkenean jaso zuen 2016an gidabaimena euskeraz egiteagatik 400 euroko saria. Pasa den astean eginiko zozketan Astigarragako ikasle batek jaso behar zuen saria eta Lopezi suertatu zitzaion. Otamendi autoeskolakoa da eta Urkiri Salaberria zinegotzi berriak eman zion saria udalatexe parean. Aipatu, azken urteetan behera egin duela gidabaimena euskeraz atera dutenen kopuru totalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!