1.547 marihuana landare atzemanda, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

1.547 marihuana landare eta droga hazteko material ugari atzeman zituen Ertzaintzak Astigarragako industria-nabe batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Iturrion arabera, pertsona bat ikerketapean dago, osasun publikoaren kontrako delitua eta elektrizitate sarearen iruzurrezko erabilera egin izana egotzita (plantazioak legez kanpoko konexioa zuen). Ertzaintzak ez du baztertu pertsona gehiago inputatzea ikerketa aurrera joan ala.
Otsailaren 5eko goizaldean atzeman zuten plantazioa. Industria-nabearen beheko solairua bost gelatan zuten banatua, eta goikoa, bakarrean. Marihuana landatzeko eta hazteko gailu ugari topatu zituzten bertan agenteek: lanparak, ureztatzeko sistemak, tenperatura kontrolatzeko gailuak...
Guztira, 1.547 landare, 600 watteko 100 lanpara eta 21 haize-emaile konfiskatu zi­tuz­ten. Geletako bat marihuana lehortzeko erabiltzen zu­ten, eta behatu eta pisatzeko gailuak zituzten bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!