Kaldereroek gaur berotuko dituzte kaleak zartagiekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

ASTIGARRAGATIK pasatzen da Hungariara bueltako bidea, kaldereroentzat, eta urtero be­zala, herrian egingo dute azkeneko parada. 17:30etan Ergo­biatik abiatu, eta kaleetan barrena ibiliko da Kaldereroen konpar­tsa, gaur arratsaldean.
Eta nola ez, ez dituzte faltako lapiko eta zartagiak. Mailu bana eskuan hartuta, kolpe eta kolpe emango diete, herrian hotsik falta ez dadin, azkeneko momentura arte.
Baina kolpe hotsekin bakarrik ez, kantuan ere alaituko dituzte Astigarragako kale eta plazak. Eta betiko moduan, zartagi, lapiko eta mailuak bezala, hartza ere lagun izango dute, ibilbide osoan zehar. 20:00ak aldera espero da Joseba Barandiaran plazara iris­tea eta kanpamendua bertan ezarriko dute.
  Aurten ez da pasa den urteko euririk espero. Ilun­tzealdean euri pixka bat egin dezake, baina arratsaldean lainotuta egon arren, ez du euririk egingo.

Afaria ondoren, Zipotzan
Baina ez dira tripa hutsarekin bueltatuko kaldereroak, Hun­ga­­ria­­ra. Konpartsaren ibilbidea osatu ondoren, afaria ere egingo dute Zipotza elkartean, agurrik beroena emateko.
Bertan afaldu nahi duenak, txartelak salgai dauzka Zipotza tabernan 20 euroren truke. 21:30etan hasiko dira afaltzen elkartean bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!