Goñi eta Tolosa, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Itsaso Tolosa (Buruntzaldea) eta Enaitz Goñik (Fortuna) Gipuzkoako Igeriketa Txapelketa nagusian igeri egingo dute gaur eta bihar Azpeitiko igerilekuan. Bizkarreko frogetan hartuko dute parte biak. Bestetik, Master kategorian, Luis Goñi distantzia luzeko (3.000 metro) Espainiako Txapelketan ariko da bihar Mataroko igerilekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!