Euskera ikasteko bekak, eskuragarri

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

2016-2017 ikasturtean zehar euskera ikasten duten goizuetar eta aranoarrek Iparmanken, Nafarroako Iparraldeko Euskera Mankomunitateko diru-laguntza eskatzeko aukera izanen dute. Irailaren 15era arte izanen da eskaerak aurkezteko aukera, eta horretarako bi bide dituzte herritarrek: Mankomunitatean bertan, edota Arano edo Goizuetako udaletxeetan. Informazio gehiagorako edota eskaera orriak deskargatzeko: www.iparmank.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!