Hamar urtetan, hamaika doinu

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 13a, 01:00

Hamar urte dira aurten, Goiz Eguzki abesbatza sortu zela. Hamar dira kantuan dara­maz­­kiten urteak, eta hamaika, urte guzti hauetan eskainitako doinuak, kantatutako abestiak.
Eta hori ospatzeko, prestatu dituzte hiru emanaldi berezi, Bestelako musikak eta gaine­ra­ko festak izenburuarekin.

Herriko talde artistikoak, gonbidatu bereziak
Ospakizun honetara, gonbi­da­tu nahi izan dituzte, herriko talde artistikoetako batzuk, «oso eza­gunak ez direnak», azaldu du­tenez: «horietako batzuek, ez dute inoiz jendaurrean ema­naldirik eskaini, eta beraien artea, entsaioetarako lokala­ren pareten artean bakarrik adierazten dute».
Horregatik, beraietaz gogo­ratu eta hiru emanaldi berezi horietara gonbidatu nahi izan ditu Goiz Eguzkik.

Aurreneko emanaldia, ostiral honetan bertan
Otsailetik apirilera bitarte izan­go dira hiru emanaldiak, hila­bete bakoitzeko bat, guztiak Goiz Eguzki egoitzako eszena­to­kian. Eta aurre­nekoa, ostiral honetan ber­tan izango da, otsailaren 17an.
Arratsaldeko 19:00etan ha­siko da emanaldia, eta bertan elkartuko dituzte, herriko hain­­bat bakarlari, musika tresnez lagunduta, eta akordeoilarien laguntzaz. Zehazki, emanaldian ariko dira Nuria Barba, Ixiar Zubimendi, Tomas Garmen­dia, Karlos San­chiz, Imanol Kamio eta Doinu Zaleko ikasle eta akordeoi orkestra.

Goiz Eguzkin izango dira hiru emanaldiak, arratsaldez. Eskainiko dituzte kantua, musika eta monologoak.

Doinu Zalekoek, varieteak eskainiko dituzte, aurrena; eta ondoren, gainerakoak igoko dira taula gainera, tangoak eta lirika eskaintzera: Alfonsina y el mar, El día que me quieras, La ci darem la mano...
Bigarren emanaldia, berriz, martxoaren 10ean izango da, eta bertan egongo dira, arra­tsaldeko 19:00etan hasita, Her­­nani Musika Eskolako Hel­du­en Taldeko kideak. Instrumentu desberdinekin, makina bat obra eskainiko dituzte; horie­tako lau, Xabier Odriozola her­naniarrarenak.

Monologoak, bukatzeko
Eta hiru emanaldietan azke­ne­koa, apiri­laren 5ekoa, des­berdina izango da. Musikatik antzer­ki­ra egingo dute salto. Ilun­tzeko 20:00etan hasita, mo­no­logo saioa eskainiko dute, Ka­men Mendiolak zuzenduta, Goiz Eguzkiko hiru antzezlek: Ainhoa Pineda, José Luis Gó­mez eta Ixiar Gurmendi.
Beraiek sortutakoak izango dira hiru monologoak: La rei­na de Cincinnati y su ukelele, Don Juan Resucitado, eta Uxue Ada­rrako Sorgiña.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!