Finalerdia Donezteben, Apezetxea eta Etxeberriak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Asteburu konpletoa iza­nen dute, beste behin, Goizuetako pilotariek. He­rrian bertan atzo izan zuten jardunaldia, eta Euskal Herrian zehar ibiliko dira gaur eta bihar.

Zizur Nagusian, bi partidu
Nafarroako Zizur Nagu­sian izanen dira horietako bi zita. Beraien abilezia erakutsiko dute gaur Umore Onako Aitor Aiz­korbek  arratsaldeko 16:30­e­tan hasita. Eskuz banaka arituko da, 4 t’erdian.
Bihar, aldiz, Xanet Apezetxeak jokatuko du Zizur Nagusian, Umore Onaren ordezkari gisa. Goizeko 10:45etan izanen da bere txanda, lau t’erdikoa bera ere. 

Beste bi zita, igandean
Igandean beste bi neurketa izanen dituzte pilotari goizuetarrek.
Bata, Donezteben; bertan jokatuko dute Umore Onako Beñat Apezetxea eta Oihan Etxeberriak Malerreka txapelketako finalerdia, Errekako Ages­ta eta Epleko Goi­koe­txearen kontra. 10:00etan izanen da.
Bestea, Tolosan, Mi­guel Soroa txapelketaren bu­el­tan. Arratsaldeko 16:30­e­tan jokatuko dute gazte mailako Antton Apeze­txea goizuetarrak eta Egi­gu­ren azpeitiarrak Igan­tziko Telletxea eta Berga­rako Gartziaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!