Hiru gai, gaurko Herri Batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Herri Batzarra deitu du Udalak gaurko. Herriko ‘Xalto’ eskolako jantokian izanen da bilera irekia, goizeko 11:00etan hasita. Herriaren kudeaketarekin zerikusia duten gaiak landuko dira bertan. Gaurkoan, hiru izanen dira Goizuetako Herri Batzarrak  landuko dituen gai garrantzitsuenak.
Artikutzari buruz arituko dira, hasteko. Ondoren, 2017ko aurrekontuan aurkeztuko ditu Goizuetako Udalak, eta horien inguruan emanen dira azalpenak. Eta azkenik, azken hilabeteen errepasoa ere eginen dute Udal ordezkariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!