Goizutrail lasterketa, maiatzaren 20an

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Goizutrail mendi lasterketa antolatu dute aurten ere. Laugarren edizioa izanen da 2017koa, eta maiatzaren 20rako  jarri dute zita, larunbatez. Aurreko edizioan bezalaxe, honetan ere bi ibilbide izanen dira aukeran: bata motza, 10 km-koa eta 632 metroko desnibelarekin; eta bestea luzea, 25 km-koa eta 1.636 metroko desnibelarekin. 
Herrian bertan hasiko dira bi ibilbideak goizeko 09:00etan hasiko dira, eta Eneko Elorri mendia igo ondoren, Goizue­tan bukatuko da ibilbide motza. Luzea egiten dutenek, aldiz, jarraitu eginen dute eta Biorsoro, Mandoegi eta Erre­kaleku pasako dituzte herrian sartu aurretik.

Izenematea, irekita
Egun haundirako hiru hilabete pasatxo falta badira ere, dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Printzipioz, aukera bakarra jarri dute horretarako, www.herrikrosa.eus web orriaren bidez, baina egunean bertan ere izanen da apuntatzeko aukera.
Lasterketako araudiak ai­pa­tzen duenaren arabera, ibilaldi motza 16 urtetik gorakoek egin ahal izanen dute. Bide luzea egiteko, aldiz, 18 urte beteta edukitzea ezinbestekoa izanen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!