Tabernen estalpean, santa eskean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Baserritar jantzia soinean jarri, makila esku artean, eta kalera atera ziren goizuetarrak santa eskean. Santa eskean ibili ziren tabernaz taberna, estalpeak aprobetxatuz, Santa Ageda bezpera ospatzeko. Betiko kopla eta oles artean, bertsotarako aukera ere izan zen. Hala aritu ziren bi herritar, Manolo Arozena eta Josu Garmendia, hain zuzen, eta gaia jartzen Juanan Lekuona izan zuten. Santa Ageda bezperako argazki gehiago ikusteko: www.kronika.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!