«Lankidetza-hitzarmenak onurak ekarriko dizkie ekintzaile, enpresa eta herritarrei»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 15a, 01:00

Urtarrilaren 27an sinatu zuten lankidetza-hitzar­me­na Beterri-Buruntzako sei udalek (Astigarraga, Her­na­ni, Urnieta, Andoain, La­sar­te-Oria eta Usurbil), sus­ta­pen ekonomikoa eta enple­gu­aren alorretan eskual­de­an abian dauden programak eta zerbitzuak modu bate­ratuan eskain­tzeko.
Hitzarmen horren ba­lo­ra­zioa egin zuten astelehenean sei udal horietako EH Bil­du­ko hautetsiek: Luis Intxaus­pe eta Ana Carrere, Hernani eta An­doaingo alkateek; eta Andoni Gar­tzia, Pablo Barrio, eta Alaitz Aiz­­purua, Astigarra­ga­ko, Lasarte-Oriako­ eta Usur­bil­go zinegotziek.

Desberdinen artean, lankidetzan
Besteak beste, Andoni Gar­tzi­ak azpimarratu zuen «uda­len arteko lankidetza hori egi­tu­ra­tzeko aukerak azter­tzen eta lantzen, joan den le­ge­gin­tzal­dian hasi» zela, EH Bil­du, eta «le­hen­ta­su­nezko gaia» iza­nik, «eskual­dea osa­tzen du­gun udalen ar­te­ko elkarlana bul­tzatzen eta marko juridiko bat sortzen indar haundia jarri» dutela. Izan ere, es­ku­al­de­ko udal gobernuetan «egun kolore po­litiko desberdinak» dau­de­la azaldu zuen Gar­tzi­ak, eta horregatik, «ahalegin haun­dia» egin dutela, «de­nen irizpideak eta interesak kontuan hartzen».

«Baliabide publikoen kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetuko du»

Eskualde bidezkoagoa
Hain zuzen, ez dute eskual­de­ko edonolako ga­ra­pen so­zio-ekonomikoa bultzatu nahi. «Ekonomia sozial soli­da­­rio eta eralda­tzai­le­a­ren prin­­tzi­pioen araberako garapena sustatu nahi dugu. Tokiko ga­ra­pen ekonomikoa eta sozia­lak koo­peratibismoan, jasan­ga­rri­tasunean eta par­te-har­tze­an oinarrituta egon behar du (...) gure eskualdea bidez­koa­goa, iraunkorragoa eta pa­re­kideagoa izan dadin».

Lehen urratsa
Azkenik, Gartziak azaldu zuen «lankidetza-hitzarmen ho­rrek eskualdeko ekintzaile, en­presa eta herritarrei  onura haun­diak» ekarriko dizkiela eta «baliabide publikoen ku­de­a­keta eraginkorragoa» ahal­­bidetuko duela, baina le­hen urratsa besterik ez dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!