Goizuetarren lekua aldarrikatzeko festa gaur, Gure Esku Dagok

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Ekainaren 18an eginen du Gure Esku Dagok herri galdeketa Mendialdeko he­rrie­tan, tar­­tean Goizuetan eta Ara­non, eta ordura arteko bi­dea girotzeko, iragarri dute hainbat ekin­­tza eginen dituztela. Horietako bat eginen dute gaur arra­tsaldean Goizuetan.

«Goizuetarrok ere hemen gaude!»
Gaur arratsaldean Goizue­tan eginen den festarekin, aldarri ar­gia eraman nahi dute kalera: «Goizuetarrok ere he­men gaude!». 
Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira ekintzak eskolako atarian. Denetarik izanen da bertan, adin guztietako herritarrentzat: mural margoketa umeentzat, es­ku­lanak, txokolatada, dan­tzaldia eta argazki murala. Ekintza irekiak izanen dira denak, eta bertaratzen den edozeinek hartu ahal izanen du parte.
Gauerako, ordea, Herri Afaria antolatu du Men­dialdeko Gure Esku Dagok. Umore Ona elkartean izanen da, gaueko 21:30etan hasita, baina aurretik txartela erosi behar da, afariaz gozatu ahal izateko. 

Galdeketaren alde sinatzeko aukera, ere bai
Horietaz guztietaz aparte, Mendialdeko Gure Esku Dagok azaldu duenez, sinadura-bilketa ere eginen dute gaurko festan. 
Ekainaren 18rako dago aurreikusia herri galdeketa Mendialdeko herrietan, hau da, Goizueta, Arano, Leitza, Areso, Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberrin. Dena den, legeak ezartzen duenaren arabera, herritarren arteko gutxiengo sinadura kopurua beharko du Gure Esku Dagok herri galdeketa hauek antolatu ahal izateko. 
Hain zuzen, 16 urtetik gorako biztanleen %15a­ren sinadura beharko dute Goizueta eta Aranoren kasuan: 96, Goizuetan; eta 15, Aranon. 

Hainbat ekintza, ekainera bitarte
Galdeketari bidea egiten hasteko, eta Mendialdea girotzeko, ekintza desberdinak egiten hasiko da Gure Esku Dago inguruko herrietan. Hori da, hain zuzen, gaur Goizu­etan eginen dutena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!