Azkeneko eguna, sarreren zozketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 10a, 01:00

Otsailaren 17an izango da Bertso Gutiziak saio berezia, Basque Culinary Centerren, eta oraindik badaude sarrerak, bailarako hainbat tokitan salgai, 20 euroan: Hernanin, Kro­nikako bulegoan (La­rra­men­di, 11), eta Aralar tabernan (Kix­ka­len bukatu dira); Ereño­tzun, Irrintzi ta­bernan; Go­i­zuetan, Amaia ka­fe­tegian; eta Astigarragan, Ika­tza tabernan.
Baina sarrerak zozketatu ere egingo dituzte Kronikak eta Doberak, irakurle eta bazkideen artean. Gaur bertan egingo dute, sei sarrera bikoi­tzen zozketa, eta beraz, azkeneko eguna da parte har­tzeko. 
Bi sarrera bikoitz zozketatuko dira Facebooken albiste hau partekatu eta atsegin dut ematen dutenen artean. Beste bi sarrera bikoitz, berriz, Do­be­ra-Kronikako bazkide-lagun­tzaileen artean zozketatuko dituzte.
Eta azkeneko biak lortzeko, lan polit bat jarri diete irakurleei: gaiarekin lotutako bertso bat idatzi, nahi duten doinu eta neurrian, eta Kronikaren bulegora eraman, edo albiste honen iruzkinetan utzi.

Bertso saio haundia, eta luntx-afari berezia
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, eta aurrena, maila haundiko bertso saioa izango da: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Iker Zu­beldia ariko dira; gai-jar­tzaile lanetan, Aitor Mendiluze.
Eta ondoren, luntx-afari bereziaz gozatuko dute bertaratuek, Basque Culinary Cen­terreko ikasleek prestatutako gutizia goxoekin. Autobusa ere izan­go da doan, bueltatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!