Lau partidu gaur, pilotari goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 10a, 01:00

Goizuetan jokatuko dute gaur, herriko pilotariek. Arratsaldeko 18:00etan hasita, lau partidu izanen dira. Aurrena, Iturain eta Apezetxea benjaminak ariko dira, Ariztegi eta Martikorenaren kontra. Gero, alebinetan, Legarreta eta Elizegi, Astiz eta Arrokiren kontra; eta Etxeberria eta Apezetxea, Iturregi eta Iturralderen kontra. Eta bukatzeko, Euskal Ligako partidua izanen dute gazteek: Aizkorbe eta Apezetxea, Aurrekoetxea eta Martitegiren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!