Bi partidu garrantzitsu bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 10a, 01:00

Zita inportanteak dauzkate bihar, pelotari hernaniarrek. Eta Hernanin bertan dauzkate horietako bi, Euskal Herriko Txapelketakoak.
Aurrena, maila haundiko partidua izango dute, elite mailakoek, goizeko 11:00etan. Ojuelek eta Aizpitartek, aurre­an izango dute, oraindik par­ti­durik galdu ez duen bikote azpeitiarra, Ilunpe taldeko Etxaniz eta Murgiondo.
Eta segidan, bigarren mai­lakoa jokatuko dute Urkizuk eta Labakak, Paz Ziganda tal­deko bikote nafarraren kon­tra. Irabazi beharreko partidua dute hernaniarrek, finaler­die­ta­ra sailkatzeko aukerak man­tendu nahi badituzte.
Lazkano eta Arizmendi ju­benilek ere, zita garrantzitsua daukate Gaskan, Urnietaren kontra. Izan ere, irabaziz gero, semifinalak jokatzeko sailka­tuko dira, trinketean.

Bost partidu, gaur bertan
Beste hemezortzi partidu joka­tuko dituzte pelotari herna­ni­a­rrek, asteburu honetan. Eta horietako bost, gaur bertan izan­go dira. Hernanin joka­tu­ko dira bi, iluntzeko 20:00etan hasita: Uitzi eta Oiartzabal infan­tilak, Lap­keren kontra; eta Tejedor eta Lasa kadeteak, Epleren kontra.
Jara-Etxarri, berriz, Villa­bo­­nan ariko dira 18:30etan; Apa­o­laza-Insausti II, 20:30e­tan Zes­to­an; eta Garmendia II-Balen­ciaga, 19:30etan Errenterian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!