Espainiako Master Txapelketan izan zen Iñigo Goñi igerilari hernaniarra, aurreko astean, Palma de Mallorcan. Eta lepoa bete domina bueltatu da handik! Bost probatan hartu zuen parte, eta horietako lautan lortu zuen domina: urrea, 100 metroko bizkar proban; zilarra, 50 metro bizkar eta 800 metro libreetan; eta brontzea, 200 metroko bizkar proban. 100 metro libreetan, berriz, laugarren izan zen. Baina dominak bakarrik ez, marka bikainak ere lortu zituen!