Epelen barrena ibilbidea, igandean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 9a, 01:00

Igande honetan ospatuko dute, Udalak antolatuta eta Mendiriz Mendiren laguntzarekin, Hernani ezagutuz ekimena. Oraingoan, Epelen ba­rrena ibiliko dira, PR-Gi 1002 ibilbidea osatzeko, eta Igorin-Akola estazio megalitiko aberatsaz gozatzeko.
Horretarako, Atsegindegin jarri dute zita, bertatik abia­tzeko, goizeko 08:30etan. Doan izango da, eta ez da izena eman behar; nahikoa da bertara azaltzea.
Guztira, 9 kilometroko ibil­bidea osatuko dute, baina ez dauka zailtasun berezirik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!