1917ko otsailaren 7an jaio zen Juana Ereña Gonzalez hernaniarra, eta beraz, herenegun, asteartean, izan zuen urtebetetze borobila: 100 urte.
Eta hori ospatzeko, omenaldi txiki bat egin zion Hernaniko Udalak, asteartean bertan. Gaur egun, Tolosako Yurreamendi adinekoen egoitzan bizi da Ereña, eta bertara egin zioten bisita udal ordezkariek, «Hernaniko herriak eskaintzen dion omenaldian parte hartzen». Koro Etxeberria kultura zinegotzia eta Xabier Lertxundi Zerbitzu Sozialetako lehendakaria egon ziren, Ereñaren senitartekoekin batera, eta landare bat ere eraman zioten opari.
Asteartean bete zituen 100 urte Ereñak, eta bisita egin zioten udal ordezkariek.
Gasteizen jaioa da Ereña, baina 12 urte zituela etorri zen Hernanira bizitzera. Bertan ezkondu zen, Jose Manuel Lopez Rodriguezekin, eta 1989an alargundu zen.