Astigarragako memoria historikoa berreskuratzeko, beka deialdia egin du Udalak. Ikerketa beka bat izango da, 6.000 eurokoa, eta egingo den lanean jaso beharko dira, 1936ko estatu kolpeko, Gerra Zibileko eta Frankismoko giza eskubideen urraketak. Deialdira, hernaniarrak ere aurkeztu daitezke, Buruntzaldeako biztanleei irekia baita. Datorren astelehena da aurkezteko azkeneko eguna, Astigarragako udaletxeko Erregistro orokorrean. Informazio gehiago eta oinarriak, Udalaren webgunean: www.astigarraga.eus.