Bazkide egiteko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 11a, 01:00

Bazkide kanpaina abiatu du Gibelaldek, Lizeagako auzo elkarteak, eta gaur jarri dute beste zita bat: Victor Hugo kalean egongo dira, 12:30etan, bazkidetza berritu edo bazkide egiteko. Datorren asteazkenean, berriz, elkartearen urteko Batzar Orokorra egingo dute: Gibelalderen lokalean (Larramendi 11, behea), 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!