«Islandiako gertakari beltzei buruz», dokumentala bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 8a, 01:00

Txotx denboraldiko ekintzen artean, dokumental baten proiekzioa ere badago. Euskal balezaleen triskantza jarriko dute bihar, 19:00etan, Biterin. Eta bertan egongo dira, gainera, dokumentalaren egileak; tartean, Beñat Iturrioz hernaniarra. Solasaldia egingo dute bukaeran.
Dokumentalean, jaso dute duela 400 urteko Islandiako «gertakari beltza. Euskal bale arrantzaleak erail zituzten», azaldu dute. Horre­tarako, historialari adituak elkarrizketatu zituzten, eta Islandian ere izan ziren, gertakarien leku eta aztarnen, eta ondoratutako barkuen bila.
Dokumentala ikusteko, sa­rrera doan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!