Astigarragako kiroldegiko fitnees eta muskulazio gela berria urtarrilaren 2an jarri zen martxan, baina pasa den astean egin zen inaugurazio ofiziala, Udal ordezkarien aldetik. Bertan izan ziren zinegotzi eta Gobernu kide desberdinak. 2017an bigarren faseko obrak bukatzea aurreikusten da: aireztatze sistema indartzea eta bulego berriak eraikitzea dira. Lan hauekin kiroldegiaren birmoldaketa amaitutzat emango da.