Konponketak, Herri Eskolako aterpean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 8a, 01:00

herri Eskolako aterpean hobetze lanak martxan jarri­ko ditu Astigarragako Uda­lak, joan den asteburuko den­boraleak eragin dituen kal­teei aurre egiteko. 6.000 euro erreserbatu ditu Udalak  mu­gitu diren lau panelak kon­pondu ahal izateko. Konpon­keta otsailean zehar egingo da.   
Estalkian egindako obra-lanak bi-hiru urte darama­tzate arazoak ematen eta aste­buruko haize-boladen ondorioz beharrezkoa izango da, azkenean, konponketak egitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!