Bi edo hiru edukiontzi guneekin ordezkatuak, hondakin gelak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 8a, 01:00

AStigarragako Udalak hiri hondakinak biltzeko orde­nantza aldatuko du. Hala, eraikin berrietan legez erai­kitzen diren hondakin gelak bizilagunek erabakitzen du­ten beharrak betetzeko era­bili ahal izango dira, adibidez, bizikletak gorde­tzeko. Alda­keta indarrean sartuko da Udaleko Plenoak aldaketa onar­tu ondoren.

Kalean ipiniko dira
Gaur egun, Astigarragan honda­kinak jasotzen dituen enpresak idatzitako txos­tenaren ondorioz hartuko da neurri berria. FCCk egindako txostenak zaborra hondakin geletan biltzeak eta, batez ere, hautetatik jasotzeak dauzkan eragozpen arazoak jasotzen ditu.
Astigarragan bederatzi hondakin gela daude egoera honetan eraikin berrietan, eta FCC enpresak propo­satzen du bederatzi puntu hauetan jaso ordez kalean bi edo hiru edukiontzi gune berri jartzea, bilketa prozesua eragin­korragoa izan dadin.
Hortaz Astigarragako udal gobernuak hiri hondakinak jasotzeko ordenantzan 17. artikulua berridaztea erabaki du, beti ere udaleko Ingu­rugiro teknika­riaren baiezko­arekin.
Aldake­ta egin eta gero, bizilagunek erabaki ahal izango dute hondakin gelak nola erabili eta bertan zer edo zer ez ipini.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!