Bihar izango da Lau Haizetara ikuskizuna, 17:30etan Udal Liburutegian. Ipuinak, poema bisualak eta jolasak nahastuko dituzte, Itziar Zubizarretak eta Taun Taun teatroa konpainiak. Saioa doan da, baina gonbidapenak eskatu behar ziren aurrez, 40 lagunentzako tokia baitago bertan, eta dagoeneko bukatuta daude.