Txotx denboraldiko ekintzen barruan, Euskal balezaleen triskantza dokumentala emango dute etzi, 19:00etan Biterin. Doan izango da saioa. Bertan izango dira egileak ere, Beñat Iturrioz hernaniarra tartean, eta dokumentala ikusi ondoren, solasaldia egingo dute.