Sutea izan zen atzo, Oarso kaleko gazte lokal batean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 7a, 01:00

Suak hartu zuen, atzo eguerdian, Oarso kaleko gazte lokal bat; 6 zenbakiko portalaren ondokoa, hain justu. Eguer­diko 12:00ak aldera piztu zen sua, eta abixua jaso zutenean, berehala bertaratu ziren udal­tzainak eta Donostiako suhil­tzaileak; 12:45etarako, itzalita zegoen sua.


Kalte materialak bakarrik
Sutea ez zen larria izan, eta inor ez zen zauritua gertatu. Gainera, suak ez zuen hartu goiko pisuko etxebizitza. Kalte bakarrak, materialak izan dira, lokalekoak bertakoak. Esate baterako, erreta zegoen sofa bat atera zuten, guztiz itzal­tzen bu­katzeko; eta aulkiak eta bes­te hainbat altzari ere ikusi zitezkeen barruan, erreta. Lokalaren bi ateak ere, belztuta geratu ziren, suaren eraginez, eta baita kanpoko paretak ere.
Sutea zerk eragin zuen, ze­hazteko dago oraindik. Atzo ikertzen ari ziren, eta txostenean jakinaraziko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!