‘Bertso Gutiziak’ saio bereziaz gozatu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 7a, 01:00

Ez da bertso eta gutiziarik fal­tako aurten ere! Basque Culi­na­ry Centerren, otsailaren 17an jarri du zita Kronikak, Insa­lu­sen laguntzarekin, Bertso Gu­ti­ziak saio bereziaz gozatzeko. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta bi zati izango ditu.
Aurrena, bertso saio ederra eskainiko dute, punta puntako lau bertsolarik: Maialen Lujan­bio, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Iker Zubeldia izango dira bertan, saltsa jartzen. Aitor Men­diluzek emango dizkie osagaiak, gai-jartzaile lanetan.
Eta ondoren, gutiziaz bete­ta­ko luntx-afaria izango da, BCCko ikasleen eskutik. Moka­du goxo eta bereziak presta­tu­ko dituz­te, denen gozame­nera­ko.

Sarrerak, dagoeneko salgai
Bertso saioaz eta afariaz goza­tze­ko, sarrerak salgai daude, 20 euroan, baila­rako hainbat puntutan: Her­na­nin, Kroni­ka­ren bulegoan, eta Kixkal eta Aralar taber­ne­tan; Ereñotzun, Irrintzi taber­nan; Goizuetan, Amaia kafe­te­gian; eta Astiga­rragan, Ikatza tabernan.
Aurten, gainera, autobusa izango da doan, Hernanira buel­tatzeko, 23:30etan.

Sei sarrera bikoitz, zozketan
Eta sarreren zozketa ere egin­go dute Kronikak eta Doberak! Sei sarrera bikoitz zozketatuko dituzte, ostiral honetan, ira­kur­le eta bazkideen artean.
Horietako bi, Facebooken albisteari atsegin dut eman eta elkarbanatzen dutenen artean; beste bi, gaiarekin lotutako bertso bat idatzi, eta web orriko iruzkinetan edo Kronikaren bulegoan uzten dutenen artean; eta azkeneko biak, Dobera-Kronikako baz­ki­de-laguntzaileen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!