San Balentin eguna izango da datorren asteartea, otsailaren 14a. Eta Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak ere, badauka ospatzeko asmoa.
Horregatik, kanpaina jarri du martxan: «gu denoi bezala, Hernaniko dendei ere gustatzen zaie maitatuak eta zainduak sentitzea; eta are gehiago egun berezi hauetan», nabarmendu dute. Eta aurreratu dute, oparitxo bat egingo dietela egun horretan, erosleei: «gozoki batek inor mingosten ez duenez, San Balentin egunean zuen erosketak oraindik ere gozoagoak izango dira».
Zehazki, pastak banatuko dizkiete, Berriaken denda guztietan, erosleei: «espero dugu zuen gustukoak izatea!».