Aurreko edizioetan bezala, hernaniarrak izan dira protagonista nagusiak, aurten ere, Urnietako On Bosko krosean. Ibai Alba izan zen azkarrena igandean, Salesiarren ikastetxeko helmugan; eta emakumezkoen artean bigarren sartu zen Hoki Guerrero, eta hirugarren Ana Megias.
Lasterketaren 7 kilometroak, 23 minutu eta 53 segundutan osatu zituen Albak, eta Raul Gomez lasartearrari eta Asier Martinez urnietarrari hartu zien aurrea. Beste hernaniar bat ere sartu zen aurreneko hamarretan, gizonezkoetan: Xabi Intxauspe, 9garren.
Emakumezkoetan, berriz, Lourdes Colomo zizurkildarra aurreratu zitzaien Guerrerori (29:48) eta Megiasi (30:44). Eta beste bi hernaniar ere sartu ziren, aurreneko hamarretan: 4garren izan zen Eva Esnaola, eta 9garren Yoana Martin.
Guztira, 122 korrikalarik bukatu zuten lasterketa, eta 28 ziren hernaniarrak.