Sutea izan da, Oarso kaleko gazte lokal batean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 6a, 14:09

Sutea izan da gaur eguerdian, Oarso kaleko gazte lokal batean; 6 zenbakidun portalaren ondokoan, hain justu. Eguerdiko 12:00ak aldera piztu da sua, eta berehala itzali dute, Donostiako suhiltzaileek; 12:45etarako, itzalita zegoen sua, eta lokala berriro errebisatzen aritu dira gero. Oraindik ez dakite, zerk eragin duen sutea.

Zauriturik ez dago, eta kalte materialak bakarrik izan dira. Gainera, lokalean bertan geratu da sutea; ez du hartu gaineko pisuko etxebizitza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!