Iglesiasen hautagaitzari babesa, Vistalegre IIrako

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 6a, 01:00

Ostiralean Hernanin izan ziren Podemos alderdiko ordezkariak; Edu Santos diputatua, Nafarroatik, eta Pilar Garrido eta Josetxo Arrieta senatari gipuzkoarrak.
Podemos para todas proposamena aurkeztu zuten, Biterin; larunbatean Pode­mo­sek egingo duen Vistalegre II Kongresurako Pablo Iglesia­sen hautagaitza babesten du­en proposamena, hain zuzen.
Bertan aurkeztuko dira Estatuko Hiritar Kon­tsei­luko hautagaitzak, eta aukeratuko dira zuzendaritza be­rria osatuko duten Zir­ku­lu­e­tako ordezkariak. Igandean emango dute emaitzen berri.
Iglesiasen hautagaitzaz gain aurkeztu dira: Iñigo Erre­­jonen aldeko Recuperar la Ilu­sión; Zerrenda Zuria; Po­de­mos en Equipo; eta Podemos en Movimiento

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!