Hernaniko Amher elkarteak bat egin du Ongi Etorri Errefuxiatuak eta SOS Arrazakeria elkarteekin, 2014an Ceutako Tarajal-eko hondartzan hil ziren 15 pertsona oroitzeko. Gaur, 19:00etan kontzentrazioa deitu da Donostiako Bulebarrean, eta bihar, Koldo Mitxelenan Zineforuma izango da, doan, ordu berean: Tarajal, Transformar el dolor en justicia.
Egoerak, okerrera
Prentsa oharrean azaldu dute ekitaldiekin bat egiteko arrazoia: «2014ko otsailaren 6an, 15 pertsona migratzaile eta errefuxiatu itota hil ziren Tarajaleko (Ceuta) hondartzara iristeko ahaleginean, Guardia Zibilak tiroka, gomazko pilotekin, fogeorako balekin eta negar egiteko gasekin hartu baitzituen». Gainera, migrazio politikek okerrera egin dutela salatu dute.