Lau Haizetara ikuskizuna izango da asteazkenean, 17:30etan Udal liburutegian. Debalde izango da, baina gonbidapenak eskatu behar dira aurretik, liburutegian bertan, 40 lagunentzako baitago tokia.
Ume eta gurasoentzako
Ikuskizuna 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako eta haien gurasoentzako prestatu da.
Bertan, hainbat errekurtso erabiltzen dituzte Itziar Zubizarretak eta Taun Taun teatroak; hala nola, ipuinak, poema bisualak edo jolasak nahasten dituzte. Umeekin goxo-goxo egoteko giroa sortuko dute, fantasia ukituekin.