Mendialdeko herri galdeketaren aldeko festa, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 5a, 01:00

Gure Esku Dagok deituta, festa egingo da Goizuetan, datorren larunbatean; «Goizu­e­tarrok ere hemen gaude!», aldarrikatu dute.
Helburua da herri galdeketa egiteko sinadurak eta babesa lortzea, Mendialdeko he­rri­etan ere; Larraun-Lekunbe­rrin, Araitz-Betelun, Leitzan, Are­son, Goizuetan eta Aranon.

Jolasak, ikuskizunak, sinadurak eta afaria
Arratsaldeko 17:00etan jarri dute hitzordua, ikastolako atarian. Denetik izango da, iluntzera arte: mural margoketa umeentzat, eskulanak, txokolatada, dantzaldia, ar­gaz­ki murala, eta nola ez, sinadura bilketa.
Festa egunari bukaera borobila emateko, herri afaria egingo da Umore Ona elkartean, eta txartelak salgai daude 5 euroan, Amaia Kafetegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!