Laugarren urtea izango da aurtengoa, euskeraren Mintzodromoa egiten dela. Udal Euskaltegiak antolatu du, hilaren 23rako.
Bi saio egingo dira; goizeko 10:00etan bata, eta arratsaldeko 19:00etan bestea. Biak, Biteri kultur etxeko epelean.
Izenematea irekita dago, hilaren 14ra arte, Udal Euskaltegian: 943 331 896 telefonoan edo euskaltegi@hernani.eus helbide elektronikoan.
150 hiztun, baietz!
Lehengo urtean 150 lagun aritu ziren euskeraz, mintzodromoan, eta aurten, kopuru horretara iritsi bakarrik ez, gainditu ere egin nahi da!
Horregatik, mundu guztiari egin diote parte hartzeko deia; euskera ikasten ari direnei, euskeraz jakin baina aritzeko aukera gutxi dutenei, edota euskeraz bizi direnei.