Dagoeneko martxan da Korrika; ez da abiatu, baina laguntzeko bideak ireki dira.
Batetik, batzordeak sortu dira; Hernanin bi: herriko eragileena, eta ikastetxeena. Aurrenekoek, hilaren 10ean deitu dute hurrengo bilera 18:00etan AEKn, eta bigarrenek, 13an, 14:30etan, AEKn baita ere.
Bestetik, Korrika laguntzeko 3 modu jarri dira martxan. Horietako bat da, Korrika laguntzaile egitea; 12 euroren truke laguntzaile txartela eta deskontuen katalogoa jasoko dira.
Beste modu bat da, Korrika lagun egitea; komertzio eta enpresek diruz lagun dezaten.
Azkenik, kilometroak salgai jarri dira, 425 euroan (erdia, 212,5€). Euskadiko Kutxan sartu behar da dirua, ES70 3035 0072 02 0720037810 zenbakian, aurretik AEKrekin harremanetan jarrita.
Arropa, Korrika kulturala...
Bestalde, AEK-k jakinarazi du salgai daukala arropa ere, eta laster, Korrika kulturalaren berri emango duela.