Madalena plaza: «Kolektibo ezberdinek gozatu eta harremanak errazteko inguru seguruagoa»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 5a, 01:00

Gibelalde auzo elkartea, Uda­la­rekin adostuta, RB3 en­pre­sa­re­kin jarri zen harremanetan 2015ean, Lizeaga auzoa hobe­tze­ko zer egin zitekeen az­ter­tzeko.
Parte-hartze prozesua jarri zuten martxan 2016an: auzo­a­ren azterketa eta diagnostikoa egin, bizilagunekin beharrak identifikatu, hobekuntzarako ideaik bildu...
Victor Hugo 4 edo Mada­le­na plaza izenez ezagutzen den pla­zatxoa hobetzeko ideiak bil­du dituzte azkenean, eta RB3 enpresak aurre­pro­iek­tua idaz­tean, eraberritzeko la­ne­kin hastea besterik ez da fal­tako.

Diseinu proposamen osoa
RB3k azaldu du parte hartu duten bizilagunen artean «ados­tasun maila ia era­ba­tekoa» izan dela eta horrela, «diseinu proposamen oso bat» lortu dela. 
Plaza eraberritzeko hiru hel­buru izan dituzte buruan: «in­guru seguruago eta pro­be­txuz­koago bat definitzea, ko­lek­tibo ezberdinen goza­me­ne­an pen­tsa­tzea eta herritarren ar­teko harremana errazteko egi­tu­ra­tzea». Horrela, maketa batean bildu dituzte egin nahi diren hobekuntzak: espazio berdeak mantendu, jolaserako espa­zi­o­ak sortu, banku eta mahaiak jarri, tol­doak jarri, lan­dareak al­datu, gimna­sia­ egiteko tres­nak jarri, eguzkiak argiztatzen di­tuen guneak haunditu, itu­rria berresku­ra­tu...
Guztiarekin, maketa eta diseinu txostena osatu ditu RB3k, eta aurreproiektua ida­tzi­ko du, Udalari emateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!