Asteburu ona izan da pelotari hernaniarrentzat, 13 partidu irabazi eta 8 galduta. Eta denetan nabarmentzekoa, Ojuel eta Aizpitartek lortu zutena, Ilunperen kontra 22-11 nagusituta. Izan ere, horrekin Euskal Herriko Txapelketaren semifinaletara sailkatu dira, ohorezko mailan.
Garaipen garrantzitsuak, baita ere, 1go mailan Urkizuk eta Lizeagak lortutakoa (22-20), semifinalak gertuago edukitzeko; eta Lazkano eta Arizmendirena (40-37), trinketeko Gipuzkoako Txapelketan, semifinaletara sailkatuz.