Santa Ageda bezperan, ohitura zaharrak berritzera atera ziren Ohitura Zaharrak eta Kantuz abesbatzak atzo; etxez etxe oles egitera. Bezperaren bezperan, berriz, Hernani BHI institutuko DBHko ikasleak animatu ziren, atzokoa baino eguraldi atseginagoarekin! Eztarriak sano mantentzea irabazi dute, denek ere!