Lau sari, Hernani eta Astigarragako gidariei

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Urnietan egin zuten zozketa atzo Buruntzaldeko Udaletako eta autoeskoletako ordezkariek, 2016an gidabaimena euskeraz atera dutenen artean 400 euroko sariak banatzeko.
Buruntzaldean 10 autoeskola dira, Gidabaimena Euskaraz kanpainan parte hartzen dutenak, eta beraz, 10 sari banatu dira. Hernanin, Otamendi au–to­es­kolako Andoni Saizar eta Lei­re Sevillano izan dira irabazle suertatutako bi, eta Hernani autoeskolako Lide Re­dondo, hirugarrena; Lagunak autoeskolan ez da saririk tokatu. Astigarragan, berriz, Haritz Lopez izan da irabazlea; Ota­mendikoa, baita ere. Datozen egunetan banatuko dizkiete sariak, Udalek. 

«Balore haundia da gidabaimena ere euskeraz atera ahal izatea»
Hernani, Asti­ga­rraga, Andoain, Lasarte-Oria, Ur­nieta eta Usur­bilgo Uda­le­tako eta autoeskoletako ordezkariak bildu ziren atzo, eta horien artean, Koro Etxeberria, Hernaniko euskera batzordeko lehendakaria.
Aipatu zuen azken urteetan behera egin duela gidabaimena euskeraz atera dutenen kopuruak. 2010ean jarri zen martxan kanpaina eta 2014an izan ziren ikasle gehien; 140. 2015ean, berriz, 113, eta 2016an, 96. Hala ere, balorazio positiboa egin dutela azaldu zuen Etxeberriak. «Beherakadaren arrazoietako batzuk izan daitezke, aurten autoeskola bat gutxiago izatea, egoera ekonomikoa, edo ikastaroa on-line egiteko aukera gaztelaniaz bakarrik egotea. Ho­rretan ere urratu beharko dugu bidea. Euskaldunak eta insistenteak gara, eta irakurketa positiboa egiten dugu. Egun gazte askok egiten dituzte ikasketak euskeraz, eta aukera hau ematea balore haundia da». Hurrengo kanpaina, beraz, ma­ia­tzan jarriko dute martxan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!