Pasa den azaroko Herrigintza Eskola saioan, kainaberazko zintzilikarioak egin zituzten Aranoko haur eta gaztetxoek. Adi-adi entzun zituzten Jaione eta Arantza Iturberen gomendioak, haizearekin edo urarekin soinua eginen duten kainaberazko zintzilikarioak sortzeko.
Orain, zintzilikario horiekin Soinuen Ibilbidea osatzea bakarrik falta da. Horretarako zita jarri dute gaur zortzi, otsailaren 4an.